Ongi etorri Marrazkiak Interpretatzen blogera!

2014(e)ko abenduaren 24(a), asteazkena

Erabilitako kolorearen esanahaia aztertuko da jarraian.  Kolore bakoitzak zein elementu edo emozioarekin lotura duen ikusiko da.

  •  Horia: Eguzkiaren argia sinbolizatzen du. Alaitasunaren, zoriontasunaren,        buruargitasunaren eta energiaren adierazlea da. Bero-sentipena ematen du, alaitasuna eragiten du, adimen-jarduera akuilatzen du, eta giharren energia sorrarazten du. Maiz, janariarekin lotzen da.



  • Gorria: Odolaren eta suaren kolorea da. Horregatik, arriskuarekin, gudarekin, energiarekin, sendotasunarekin eta erabakitasunarekin lotzen da; baita pasioarekin, desioarekin eta amodioarekin ere. Emozio-mailan oso kolore bizia da. Giza metabolismoa hobetzen du, arnasketaren erritmoa azkartzen du eta odol-presioa handitzen du.

  • Laranja: Gorriaren energia eta horiaren zoriontasuna hartzen ditu. Alaitasunarekin, eguzki distiratsuarekin eta tropikoarekin lotzen da. Gogo-berotasunaren, zoriontasunaren, erakargarritasunaren, sormenaren, erabakitasunaren, arrakastaren eta kemenaren adierazlea da. Oso kolore beroa denez, bero-sentsazioa ematen du. Hala ere, laranja ez da kolore agresiboa; gorria bai, ordea.



  • Urdina: Zeruaren eta itsasoaren kolorea da. Egonkortasunarekin eta sakontasunarekin lotzen da. Leialtasunaren, konfiantzaren, jakinduriaren, buruargitasunaren, fedearen, egiaren eta betiko zeruaren adierazlea da. Gorputzerako nahiz adimenerako onuragarria den kolorea da. Metabolismoa mantsotu eta sosegua eragiten du. Baretasunarekin eta lasaitasunarekin estuki lotuta dago.



  • Berdea: Naturan gehien dagoen kolorea. Harmoniaren, hazkundearen, joritasunaren, emankortasunaren eta freskotasunaren adierazlea da. Emozio-mailan segurtasunarekin estuki lotuta dago. Sendatzeko gaitasun handia du. Begientzat kolorerik erlaxagarriena da, eta ikusmena hobetzen lagun dezake.

  • Beltza: Boterearen, dotoretasunaren, formaltasunaren, heriotzaren eta misterioaren adierazlea da. Kolore enigmatikoena da; beldurrarekin eta ezezagunarekin lotu ohi da. Agintearen, sendotasunaren eta amore ematen ez duenaren adierazlea da, eta seriotasunarekin eta ospearekin ere lotzen da.

agrega.hezkuntza.net/.../Haurren%20Marrazkien%20Garapena.doc

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina