Haurren marrazkien esanahi psikologikoa aztertzeko lehenik eta behin ikusiko dugun ezaugarria pertsonaien ordena eta hauen arteko distantzia da. Normalean haurrak marrazten duen lehen pertsonaiarekin identifikatuta sentitzen da edota pertsona hori miresten du. Gainera, ohikoena da pertsona horrekin lotura afektibo handia izatea (normalean ama) eta normalean berarengatik distantzia oso txikira marraztuta egoten dira.
Marraztutako pertsonaien artean bata besteetatik aldenduta marrazten badu baliteke umeak pertsona horri beldurra izatea edota jeloskor egotea. Aldiz, familia osoa batuta irudikatzen bada lotura eta harreman ona duen familia bat dela izan dezake.
Horrez gain, umeak bere burua lehenengo marrazten badu egozentrismoa, dependentzia, aldentzeari beldurra.. adieraz dezake.
Ondoren aztertuko dugun ezaugarria pertsonaien omisioa da (aita, ama..). Haurrak familiako kideetako bat omititzen badu, pertsona harenganako errefusua esan nahi du. Modu honetan, haurrak inkontzienteki pertsona hori bere bizitzatik aldentzea nahi duela esan nahi du, bai fisikoki eta baita emozionalki ere.
Aztertutako azken ezaugarria, familia marraztu ez izatea da. Batzuetan haur batzuk bere familia marraztu nahi ez izatea eman daiteke. Adinaren arabera, marrazteko abilezia eza eta bere familiako kideak txarto marraztearen beldurra izan daiteke. Hala ere, behin hau gaindituta, marraztu nahi ez badute, arazo familiarrak egotea izan daiteke.
http://www.psicodiagnosis.es/areaespecializada/instrumentosdeevaluacion/testdelafamilia/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina