Zer esanahi du irudiaren tamainak?
Marrazkiaren tamainari erreparatzen badiogu, irudiak folioa bere osotasunean betetzen badu, haurra bere buruarengan konfiantza handia duela esan nahi izango du. Aldiz, marrazkiak folioaren izkina bat bakarrik hartzen badu, haurrak autoestimu falta duela edota sentitzen duena azaltzeko leku gutxi behar duela esan nahi du.
Marrazkian ageri den objektu bakoitzaren tamaina aztertzen badugu, esan beharra dago ume txikiek oraindik ez dutela proportzioaren kontzeptua ondo definituta, beraz, beti egongo dira elementu batzuk handiegiak irudikatuko dituztenak. Hala ere, proportzioa okerregia bada, arreta berezia eduki beharko genuke.
Normalean ume batek oso tamaina handian marraztuko du berari garrantzitsuen iruditzen zaion objektua, baina hau handiegia izanez gero agresibaitatea edo beldurra duela esan dezake.
http://www.elbebe.com/ocio-infantil/ninos-interpretar-dibujos-infantiles-significado