Ongi etorri Marrazkiak Interpretatzen blogera!

2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

NOLA INTERPRETATU ZUHAITZ BATEN MARRAZKIA:

Interpretazioa egiteko hiru puntu eduki behar dira kontutan: sustraiak eta lurra, enborra eta hostoak.
Sustraiak

Sustraiak, zuhaitza elikatzeko bidea izanik, afektibitatearekin lotura dute. Ume guztiek ez dituzte sustraiak irudikatzen, baina honek ez du esan nahi afektibitaterik islatzen ez denik. Enborra zelan landatzen den aztertuz, ikus daiteke afektibitatean gabezia dagoen edota babes beharra duen haur batek.
Enborra
Enborra umeak bere buruarenganako duen ideia edo pertzepzioa izango litzateke. Modu honetan haurrak esango digu zelan ikusten duen bere burua. Enbor sendoa irudikatuz gero haurra bere buruarengan konfiantza duela esan nahi izango du Aitzitik, enbor estua eta indar gabekoa bada, izaera ahula duela esan nahi du. 
Enbor lodiegi batek autoritarismoa eta agresibitatea egon daitekeela esan nahi du. Aldiz, tratu txarrak jasan dituen eta gabezia afektiboak dituen haur batek enbor erdian zulo bat irudikatzeko joera izango du.

Hostoak

Hostoek haurrek kanpo munduarekiko duen kontaktua edo lotura irudikatuko dute. 
Hostoak zehetasun askorekin marrazten badira irudimen handiko pertsona baten aurrean gaudela esan nahi izango du.
Enborra baina tamaina askoz handiagoan irudikatzen bada hosto multzoa, oso irekia den pertsona bat dela esan nahi du eta txikiegia bada, barnerakoia den pertsona dela.
test-del-arbol
http://www.bebesymas.com/desarrollo/test-del-arbol-interpretar-la-personalidad-del-nino-a-traves-del-dibujo

2015(e)ko urtarrilaren 3(a), larunbata

Etxeen marrazkien bitartez ume batek ikuspuntu sozialetik bizitako emozioak agertu ditzake. Haur bakoitzak etxe bat zehetasun ezberdinekin irudikatuko du, beraz, bi umeek ez dute inoiz ez etxe bat berdin marraztuko.
Atearen tamainak umea kanporakoia eta gizartekoia den esan dezake. Adibidez, ate txiki batek haurra barnerakoia dela esango du.
Pozik dagoenean etxea kolore biziekin eta intentsitate handiz irudikatuko du. Etxearen tximiniaren suak etxean dagoen "berotasuna" adieraziko du, baina batzuetan, inguruan egon daitekeen agresibitatea irudikatu dezake.
Etxea hesiek inguratzen badute barnerakoitasuna adieraziko da eta ateraino heltzen den bidea marrazten duen ume bat oso gizartekoia izango da.
Adibidea:
casa
Etxe handi batek, koloreduna, leiho ugari dituenak eta ate handia duenak 7 urteko neska hau gizartekoia eta ikusmiratzailea dela esan nahi izango du.
Loreek eta bideak familia horretan giro ona dagoela esan nahi dute.








http://www.guiadelnino.com/educacion/dibujar-con-los-ninos/el-test-de-la-casa-en-el-nino

2014(e)ko abenduaren 24(a), asteazkena

ZIRRIBORROA



Zirriborroa haurraren lehen adierazpen grafikoa da. Ondoren, progresiboki irudiek forma hartuko dute.
Lehenengo marrazki hauek haurrak urte eta erdi duenean egiten dira. Hauek, objektu eta formak egiteko intentzio eta kapazitate gabe marrazten dira. Hala ere, ikuspuntu psikologikotik aztertuta zirriborroek gabezia batzuk adieraz ditzakete.
Ikaskuntzaren beste aspektu batzuetan gertatu bezala, haur bakoitzak bere erritmoa jarraituko du eta bere prozesu propioa jarraituko du. Horrela, haur batzuek arinago bereganatuko dute marrazkiak edo irudiak egiteko abilezia. Honek ez du esan nahi, denbora gehiago behar duenak atzerapena duenik. Baikorra izango da haurra motibatzea eta bere ikaskuntzan laguntzeaz gain,  adi egotea edozein arazo detektatu ahal izateko.

http://www.psicodiagnosis.es/areaespecializada/instrumentosdeevaluacion/eldibujoinfantilysusignificadopsicologico/



Erabilitako kolorearen esanahaia aztertuko da jarraian.  Kolore bakoitzak zein elementu edo emozioarekin lotura duen ikusiko da.

  •  Horia: Eguzkiaren argia sinbolizatzen du. Alaitasunaren, zoriontasunaren,        buruargitasunaren eta energiaren adierazlea da. Bero-sentipena ematen du, alaitasuna eragiten du, adimen-jarduera akuilatzen du, eta giharren energia sorrarazten du. Maiz, janariarekin lotzen da.



  • Gorria: Odolaren eta suaren kolorea da. Horregatik, arriskuarekin, gudarekin, energiarekin, sendotasunarekin eta erabakitasunarekin lotzen da; baita pasioarekin, desioarekin eta amodioarekin ere. Emozio-mailan oso kolore bizia da. Giza metabolismoa hobetzen du, arnasketaren erritmoa azkartzen du eta odol-presioa handitzen du.

  • Laranja: Gorriaren energia eta horiaren zoriontasuna hartzen ditu. Alaitasunarekin, eguzki distiratsuarekin eta tropikoarekin lotzen da. Gogo-berotasunaren, zoriontasunaren, erakargarritasunaren, sormenaren, erabakitasunaren, arrakastaren eta kemenaren adierazlea da. Oso kolore beroa denez, bero-sentsazioa ematen du. Hala ere, laranja ez da kolore agresiboa; gorria bai, ordea.



  • Urdina: Zeruaren eta itsasoaren kolorea da. Egonkortasunarekin eta sakontasunarekin lotzen da. Leialtasunaren, konfiantzaren, jakinduriaren, buruargitasunaren, fedearen, egiaren eta betiko zeruaren adierazlea da. Gorputzerako nahiz adimenerako onuragarria den kolorea da. Metabolismoa mantsotu eta sosegua eragiten du. Baretasunarekin eta lasaitasunarekin estuki lotuta dago.



  • Berdea: Naturan gehien dagoen kolorea. Harmoniaren, hazkundearen, joritasunaren, emankortasunaren eta freskotasunaren adierazlea da. Emozio-mailan segurtasunarekin estuki lotuta dago. Sendatzeko gaitasun handia du. Begientzat kolorerik erlaxagarriena da, eta ikusmena hobetzen lagun dezake.

  • Beltza: Boterearen, dotoretasunaren, formaltasunaren, heriotzaren eta misterioaren adierazlea da. Kolore enigmatikoena da; beldurrarekin eta ezezagunarekin lotu ohi da. Agintearen, sendotasunaren eta amore ematen ez duenaren adierazlea da, eta seriotasunarekin eta ospearekin ere lotzen da.

agrega.hezkuntza.net/.../Haurren%20Marrazkien%20Garapena.doc

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

Zer esanahi du irudiaren tamainak?

Marrazkiaren tamainari erreparatzen badiogu, irudiak folioa bere osotasunean betetzen badu, haurra bere buruarengan konfiantza handia duela esan nahi izango du. Aldiz, marrazkiak folioaren izkina bat bakarrik hartzen badu, haurrak autoestimu falta duela  edota sentitzen duena azaltzeko leku gutxi behar duela esan nahi du.
Marrazkian ageri den objektu bakoitzaren tamaina aztertzen badugu, esan beharra dago ume txikiek oraindik ez dutela proportzioaren kontzeptua ondo definituta, beraz, beti egongo dira elementu batzuk handiegiak irudikatuko dituztenak. Hala ere, proportzioa okerregia bada, arreta berezia eduki beharko genuke.
Normalean ume batek oso tamaina handian marraztuko du berari garrantzitsuen iruditzen zaion objektua, baina hau handiegia izanez gero agresibaitatea edo beldurra duela esan dezake.
        http://www.elbebe.com/ocio-infantil/ninos-interpretar-dibujos-infantiles-significado

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna


Bideo honetan haurrek marrazki baten bidez bere izaera, emozioak, beldurrak... islatu ditzaketela azaltzen da. Horrez gain, marrazkiak aztertzeko hauek egiteko modua kontuan hartzen da, modu honetan haurraren adinerako egokia den jakin daiteke. Gainera, marrazkiak dituen elementuak ere aztertu behar dira eta hauen tamaina eta posizioa.